Itsas enara beltz
Itsas enara beltz | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Charadriiformes |
Familia | Laridae |
Generoa | Chlidonias |
Espeziea | Chlidonias niger Linnaeus, 1758
|
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Masa | 11 g 60 g |
Zabalera | 0,539 m |
Itsas enara beltza (Chlidonias niger) Laridae familiako hegazti zangaluzea da[1], Europa eta Ipar Amerikan bizi dena.
Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrendan sartu zuten.[2]
Luzera / Hego luzera[3]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]23-28 cm / 57-65 cm
Identifikazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tamaina erdiko hegaztia, moko ilunarekin. Udan, helduak gris koloreko plumajea, burua beltza eta hankak ilunak dituzte. Neguan berriz, beheko parteak, lepoa eta aurpegia zuriak, beste guztia, gris argia eta burua beltza.
Elikadura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uretan edo airean harrapatzen dituen intsektu, ornogabe txiki, arrain txiki edo zapaburuz elikatzen dira.
Ugalketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kolonia-ugalketa dute, hau da, habi flotatzaile bat landarediari helduta eta ondo ikusten dena. Bai arrak bai emeak, inkubazio eta txitoen zaintzaz arduratzen dira.
Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ur garbia eta landaretza ugaria dagoen zonaldetan bizi da. Gure latitudeetan padura eta kostaldean aurki dezakegu. Itsas-maila eta 2000 metroko altitudeen artean umatu ohi da.
Banaketa geografikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainian populazioarik handiena Guadalquivir ibaiaren paduretan kokatzen da, baina badago ere penintsulako hego-ekialdeko aintzira eta urtegietan eta Ebro ibaiaren deltan.
Espezie migratzailea da. Europa eta Asiako hegaztientzat negu-toki nagusia Afrika tropikaleko mendebaldeko kostaldea da. Espainian dauden eguraldi-baldintzek orokorrean migrazioa eragiten dute. Ekainaren bukaeratik urrira bitartean udazkeneko migrazioa ematen da eta martxotik aurrera udaberrikoa.
Arriskuak eta mehatxuak[4]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainian espezie honek atzerakada handia izan du, baina ez dakizkigu horren kausak. Mehatxu potentzialen artean habitata suntsitzea eta degradatzea, ugalketa-aldian eragozpenak izatea eta nekazaritzan produktu kimikoak erabiltzea aipatu dira, nahiz eta faktore horiek, berez, ez dutenm atzerakada azaltzen. Guadalquivirreko paduretan abereek eta harrapariek (basurdeak eta azeriak) sortutako habiak suntsitu dituzte, ur-maila jaitsi delako.
Taxonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itsas enara beltzak azpiespezie bi ditu:
- Chlidonias niger niger (Eurasiakoa)
- Chlidonias niger surinamensis (Ipar Amerikakoa)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Field Guide to the Birds of North America. National Geographic ISBN 0-7922-6877-6..
- ↑ Eusko Jaurlaritza. (2013-7-5). Agindua, 2013ko ekainaren 18koa, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena. Honen bidez, Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrenda aldatzen da. .
- ↑ «Fumarel común» www.birdwatchinginspain.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
- ↑ «Atlas de las aves reproductoras de España. Índice alfabético por nombre común. (Castellano). Letra F» www.miteco.gob.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
Artikulu hau animaliei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |